Tereza Stejskalová (Txekiar Errepublika)
idazlea eta Tranzit.cz arte-galeriako
komisarioa da. Haren komisariotzako
proiektuak ikerkuntzan oinarritzen dira,
eta lankidetzakoak dira. Erakusketen
komisarioa izan da, Barbora Kleinhamplová
artistarekin batera (Fieldwork on the
Human Kind; In Dialogue with Harun
Farocki, Fotografia Jaialdia, Praga, 2015);
proiektu artistikoak ekoitzi ditu (Sleepers‘
Manifesto: New Museum, New York, 2014,
Sleepers: Tranzitdisplay, Praga, 2014;
11th Gwangju Biennale 2016), eta liburu
baten egilekidea da (Who Is an Artist?,
Pragako Arte Ederren Akademia, 2015).
‘Hirugarren Munduko’ ikasleen kulturatrukea ikertu du Txekoslovakian, Zbyněk
Baladrán artistarekin batera (Biafra of
Spirit, tranzit.sk, Bratislava, 2016; National
Gallery, Praga, 2017). Horrez gain, artista,
komisario eta kritikarien talde batekin aritu
da lanean, Instituzio (Artistiko) Feminista
kontzeptuaren inguruan, eta 2017. urtean
mintegi bat antolatu du gai horretaz. Testu
ugari argitaratu ditu liburu, katalogo, artealdizkari eta webguneetan.