- Larretxea, Hasier (1982- )
- Hasier Larretxea (Arraioz, Navarra, 1982) idazle eta poeta.
2018an narratibako lehen liburua gaztelaniaz argitaratzen du, 'El lenguaje de los bosques' izenekoa (Espasa, 2018), Zuri Negrín-en ilustrazioz eta Paola Lozanoren argazkiz atondua.
Horrez gain, poema-liburu hauek atera ditu: 'Meridianos de tierra' (Harpo Libros, 2017), 'De un nuevo paisaje' (Stendhal Books, 2016), 'Niebla fronteriza' (El Gaviero, 2015), 'Atakak' (Alberdania, 2011) eta haren gaztelaniazko itzulpena den 'Barreras' (La Garúa, 2013) eta 'Azken bala / La última bala' (Point de Lunettes, 2008).
Lan hauek osatzen dute haren obra: 'Larremotzetik' (Erein, 2014) narratiba-liburua, eta 'Te cuento' proiektuan izandako parte-hartzea, 'Pulgarcito' istorioarekin, Clemente Bernad (Alkibla, 2015) kazetari grafikoaren irudiei lagun eginez.
Hazu Studio-n parte hartu zuen, Zuri Negrín-ekin batera, eta, hor, esaldi bat idatzi zuen egunero, 2014. urtean, 'Un póster al día' proiektuaren barruan.
Bestalde, lankidetzan aritu da Leo Minax musikariarekin, 'Ladudada' kantuaren letra idazteko ('Lo que no estaba escrito', Aulanalua Records, 2015).
- Estekak
- Euskal Idazleen Elkartea- profila
- Hasier Larretxea webgunea
- ArtxiboAZan