Thumbnail
Titulua: 
El Bosque
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2025-11-06
Lekua: 
Auditorioa, -1 solairua
Artista(k): 
Marcat Dance
Formatua: 
Dantza
Etiketak: 
Zirrarak eta sentimenduak
Natura
Soinu instalazioak
Laburpena: 
Marcat Dance konpainia ezagunak El Bosque aurkeztuko du azaroaren 6an Azkuna Zentroan, 2023ko LORCA eta MAX Sarietan sariztatu zuten eta Mario Bermúdezen zuzendaritza eta koreografia dituen pieza.
Hiru antzezle (Catherine Coury, Marilisa Gallicchio eta Mario Bermúdez) agertokian edukirik, eta José Pablo Poloren zuzeneko musikaz lagunduta, El Bosque lanak proposatzen duen esperientziak narratiba gainditu, eta arlo fisiko, emozional eta sentsoriala jotzen du. Mugimenduaren bidez, ingurune naturalen potentzia, magnetismoa eta dualtasuna ekartzen ditu gogora piezak, eta eraikitzen duen espazio eszenikoan gorputzak eta atmosferak bat egiten dute, guztiz oroitarazlea den lengoaia koreografiko bat sortuz.
La Fundición-en Dantzaldian aurkeztuko da El Bosque, Nazioarteko Dantza Jaialdian.
Deskribapena: 
El Bosque hiru dantzarirentzako 55 minutuko pieza bat da, eta naturan, atmosferetan, energietan eta sentsazioetan inspiratuta dago. Obra bidaia sentsorial bat da, eta aukera ematen die ikusleari eta interpreteei bertan barneratzeko, galtzeko eta berriz elkartzeko, mundu misteriotsu, bizi eta kementsu bat sortuz. Batzuetan argitsua da, besteetan iluna; argia eta uherra; beldurgarria eta zoragarria: bertan murgiltzen garenean, dualtasunak lausotzen eta nahasten dira.
Soinu-paisaia elektriko baten orkestazioak ikuslea gidatzen du, hunkitzera eramango duten bide eta labirintoetatik, ezin iratzartzeko moduko lo sakon baten grabitatearen pisuak durundi egiten duela. El Bosque piezak, beraz, inspirazio gisa balio du, hala mugimendurako, nola argiztapena, jantziak eta musika-konposizioa diseinatzeko. Elementu guztiek lotura estua dute kontzeptu horrekin, publikoa bidaia sentsorial batean sartzeko, haren barruan galtzeko aukera emango dion bidaia batean.

Fitxa artistikoa:

Zuzendaritza eta koreografia: Mario Bermúdez
Dantzariak: Catherine Coury, Marilisa Gallicchio eta Mario Bermúdez
Jatorrizko musika: Jose Pablo Polo
Argiztapenaren diseinua: Mamen B. Gil
Ekoizpena: Marcat Dance S.L.
Banaketa eta management: Danzas del Mundo

SARIAK
MAX 2023 SARIAK
Gizonezko dantzaririk onena - Mario Bermúdez Gil

LORCA 2023 SARIAK
Dantza-ikuskizunik onena
Koreografiarik onena
Emakumezko dantzaririk onena - Catherine Coury
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak