Thumbnail
Titulua: 
Histrión Teatro
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2025-10-09
Lekua: 
Auditorioa, -1 solairua
Egilea(k): 
Histrión Teatro
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Antzerkia
Etiketak: 
Nortasuna
Sexu-nortasuna
Haur transexualak
Transexualitatea
Laburpena: 
DYSPHORIA (euforiaren kontrako gogo aldartea) fikziozko bakarrizketa bat da, Gema Matarranz protagonista duena. Erresuma Batuan gertatu berri diren genero-arloko iruzur-kasuak hartzen ditu abiaburu, horri buruzko ezagutza eta gizarteak egoera horien aurrean eman dezakeen erantzuna berrikusteko. 
Maria Goiricelaya antzerkigileak idatzi eta zuzendu du testua, eta leunki aztertzen ditu kasu horiek eta haien berezitasunek protagonistei eragindako sufrimendua, hutsune legala eta kezka soziala. "Oihu bat da, ezinbesteko tour de forcé bat, oraintsuko Trans Legearen legezko hutsuneek premiazko irtenbide berriak behar dituzten gizartean", adierazi du egileak.  
Histrión Teatrok 30. urteurrena ospatuko du antzerki profesionaleko konpainia gisa, eta, horretarako, antzezlan dokumental baten estreinaldia egingo du, ikusleei desafio eginez beren paradigmak eta aurreiritziak zalantzan jartzera, dibertsitatea errespetatuz.  
Deskribapena: 
DYSPHORIA bakarrizketa arriskutsu eta teatraltasunez bete bat da, eta Trans Lege berrian jartzen du arreta, genero-arloko iruzurrean eta gizarteak arau hori etikoki ez urratzeko egiten duen borrokan.
Lan honek erronka egiten digu gure paradigmak zalantzan jartzera; detonagailu bat da, justiziak nola funtzionatzen duen pentsatzera behartzen baikaitu, eskubideak eta askatasunak denontzat berdinak izan ez daitezen eraikita dagoen munduan.
Bera shock egoeran dago. Hamasei urteko alabak aitortu berri dio ez dela neska, mutila baizik. Ez da gehiago izango Alejandra; benetan dena izango da: Alex. Terapia, sentsibilizazio-taldeak, ezer ez da aski onartzeko bere alaba ez dela gehiago bere alaba izango; eta ukazioak, erresistentziak eta frustrazioak aurrera egingo dute, aldaketak eragiten duen minetik. Hala ere, dena aldatuko da polizia etxera iritsi, eta Alexi sexu-abusua egitea leporatzen dionean. Ustekabeko gertaera horrek gure protagonista bultzatuko du eromenezko lasterketa bati ekitera, semea ulertzen saiatzeko eta babesteko, zokoratu, suntsitu eta identitatea eta gizaki gisa dituen eskubideak lapurtu nahi dizkion guztiaren aurrean.

Fitxa artistikoa:

Dramaturgia eta zuzendaritza: María Goiricelaya
Antzezlea: Gema Matarranz
Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Álvaro Gómez Candela, Giacomo Giucci
Argien diseinua: Juan Felipe Augustín (Tomatierra)
Soinu-espazioa: Ibon Aguirre
Jatorrizko musika: Ibon Belandia
Produkzioaren zuzendaritza: Histrión Teatro
Produkzio exekutiboa: Nines Carrascal eta Sonia Espinosa
Banaketa: Nines Carrascal eta Rocío Pindado (Portal71)
Komunikazioa eta diseinu grafikoa: Divina Palabra
Prentsa: María Díaz
Kartelaren irudia: Palen
Lankidetzak: Portal 71
Erakundeekiko lankidetzak: Andaluziako Juntako Kultura eta Kirol Saila – Andaluziako Kultura Erakundeen Agentzia eta INAEM – Kultura Ministerioa.
Honekin itundutako konpainia: INAEM
Egonaldian egindako ikuskizuna: Azkuna Zentroa - Alhóndiga de Bilbao, Granadako Fernando de los Ríos de Albolote Kultura Etxea, Granadako Medina Elvira Kultura Etxea-Atarfeko Udala, Granada, Guadixeko Amescuaren Mira antzerkia.
Esker onak: Fernando Pérez Serrabona, “La Librería” de Cabañas de Polendos eta Centro Cultural Pinillos de Polendos.

Granadako Fernández de los Ríos de Albolote Kultura Etxeko konpainia egoiliarra
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak