Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Komikien Nazioarteko Egonaldia antolatzen du, Quebeceko Maison de la Littérature-rekin eta Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l'image-rekin batera. Helburua da komikiaren esparruan sorkuntza sustatzea, eta herrialde desberdinetako pertsonen arteko elkarketa bultzatzea, eleberri grafikoan funtsezkoak diren ingurune profesionaletan, beste diziplina artistiko garaikide batzuetako artistekin konektatzeko.
Edizio bakoitzean hiru artista aukeratzen dira, bat zentro bakoitzeko, eta hiru egoitzetan dute egonaldia, elkarren segidan: Angulema, Bilbo eta Quebecen. Beste zentro batzuk ezagutzeak, norberaren espazioa zalantzan jartzeak eta beste batzuena aurkitzeak aukera emango die beren mundu pertsonala eta sortzailea birdefinitzeko.
Deskribapena:
Azkuna Zentroak Marta Cartu komiki sortzailea aukeratu du egonaldi honetarako, aurkeztutako hautagaien artean. Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L ‘image de Angoûleme-k Pauline Lecerf artista hautatu dute eta Cole Degenstei ilustratzailea Quebeceko La Maison De La Litterature-k hautatua.