Dantzari gisa estatuko eta nazioarteko proiektu eta konpainietan aritu ondoren, sortzaile eta interpretatzaile gisa sartu zen buru-belarri pertsona bakar batentzako proposamen batean, eta hortik atera da bere lehen sorkuntza, DESaNUDA.
kuskizun honek modu berriak bilatu nahi ditu arnes-dantza eta bera gidatzen duten dinamikak esploratzeko: pendulua, erorketa, grabitate eza eta esekidura. Materiatik eta langai dituen osagaietatik abiatuta, diskurtso komun bat sortzen da korapiloaren eta “esekita” dauden elementuen inguruan.
Espainiako Antzokien Sareko Zirku Batzordeak eta Kataluniako Puncat Katalogoak gomendatu dute DESaNUDA ikuskizuna. Umore Azoka’ 22 epaimahaiaren aipamen berezia ere jaso zuen, piezak duen sormen, ikerketa eta berrikuntzagatik.
Deskribapena:
DESaNUDA dantza garaikide eta esekiko ikuskizun bat da, eta korapiloa eta huts biluziari ematea jorratzen ditu.
Egitura flotatzailearekin eta egitura horretatik zintzilik dauden elementu pendularrekin eragin-trukean, diziplinarteko pieza honek grabitaterik ez duen gorputza eta gorpuztasun ugariak ikertzen ditu, korapilo baten itolarriaren eta horrek sortzen duen ezegonkortasunaren aurrean. DESaNUDA lanea, gorputz lotu bat aurkituko dugu, hari-mutur soltearen bila.
Fitxa artistikoa:
Sorkuntza eta interpretazioa: Maitane Sarralde Laguntza artistikoa: Pau Portabella eta Eneritz Zeberio Laguntza koreografikoa: Roseta Plasencia Eszenografia eta egitura: Alicia Rechac Soinu-unibertsoa: Rubén G. Mateos Off-eko ahotsa: Aiora Sedano Argiak: Javi García Martínez Jantziak: Betitxe Saitua Rigging-a: Carlos Gigante eta Xabier Petra Atrezzo-a: Joseba Uribarri Testuak: Maitane Sarralde eta Hito Steyerl Itzulpena: Garazi Basterretxea eta Diego Mar