
- Titulua:
- Escala 1:1
- Data:
- 2025-02-06 / 2025-04-27
- Lekua:
- Erakusketa aretoa, -2.aretoa
- Artista(k):
- Sádaba, Ixone (1977- )
- Komisarioa(k):
- Guerra, Carles (1965- )
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Erakusketa
- Etiketak:
- Artea - Ikaskuntza
Argazkilaritza
Hirigintza
Ingurumena - Laburpena:
- Escala 1:1 lanean, Ixone Sádabak (Bilbo) ikerketa fotografikoa egiten du Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurbiltzeko. Sekula abian jarri ez zuten konplexu haren hondarrek abandonu eta hondamen gupidagabearen zantzuak dituzte agerian. Desagertzeko zorian den hormigoizko eraikin izugarri handi honek bere historiaren geruza guztiak ditu nahasirik, baita bere osaera hondatua ikusita oraindik irudikatu daitekeen etorkizunarenak ere. Zentralaren ingurunerako sarbidea itxita dago oraindik. Hala ere, landaretza indarrez hazten da esparruan. Ezinbestez hedatu da, indarkeria eta borroka zibilek markatutako historiaz blaituta dagoen leku honetan. Lemoiz herentzia gatazkatsu bati dago lotuta, eta horrek eutsi egiten dio bere irradiazio-ahalmenari. Horrekin guztiarekin, Carles Guerrak komisariatutako proiektu artistiko honek sarbide-politika berri bat irudikatzen du, zentralaren xedea eztabaida publikoan sartu nahian. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteatzen du Lemoizko multzoa osatzen duten eraikuntzen zatiak benetako tamainan proiektatuz, Azkuna Zentroko aretoen barruan. Horretarako, zentralak Alhóndigaren barruan eratzen duen konplexuari dagokion 1:1 eskala sartzen du. Keinu horrek gonbit bat da, historiaz beteta dagoen eta begiradarekin ezin atzeman daitekeen leku horren neurgaiztasuna hausteko, eta hala ere aski handiak diren zatien bidez hautemateko.
- Deskribapena:
- Erakusketak gonbidatzen gaitu 1972 eta 1984 bitartean Basordasko kalan eraiki zen konplexuaren hormak eta ikuspegiak berregiten dituzten argazki-hartuneen sekuentzia batzuk ikustera –jarraibide zehatz eta laburrak jaso dituen operadore batek egingo lukeen bezala–. Horrela, erakusketa-aretoko horma nagusian proiektatutako irudiek proxy bat bezala funtzionatzen dute, ordezko baten gisa, eta hainbat hamarkadatan sarbide publikorako debekatutako espazio horretara hurbiltzen ditu bisitariak. Lemoizen gaiari heltzeko berariaz pentsatutako gailu fotografiko espezifiko honekin, Ixone Sádabak jarraipena ematen die azken lau urteetan egindako ikerketan bildutako materialei. Argazkigintza industrialaren eta korporatiboaren erabileran oinarritutako lan zabala da, eta batera biltzen ditu zentralaren eraikuntzaren eta espazioaren hondakinen eta ingurunearen irudiak. Era berean, proiektuaren barruan, 1974an obrak bisitatzeko eraikitako begiratokiaren erreplika bat dago. Jatorriz, Lemoizko instalazioetara doan errepidetik gertu dagoen gainalde batean egon zen, baina orain erakusketaren espazio nagusirako sarbidean altxatzen da, talaia gisakoa izan dadin. Behatoki pribilegiatua bere garaian, kapitalen metaketaren emaitza ziren gaitasun tekniko, politiko eta kognitiboen baturagatik.
- Erlazionatutako jarduerak:
- Aprendiendo de Lemoiz. Contaminación política, fotografía y postconflicto
Taller-energía y naturaleza: El herbario de Lemoiz
- Bildumetan agertzen da:
- Erakusketak
Dokumentazioa: