
- Título:
- Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak. 2. Denboraldia
- Programa:
- Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak
- Fecha:
- 2022-10-26 / 2023-06-21
- Lugar:
- Mediateka. Teka 202, 2. solairua
- Producido por:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formato:
- Topaketa
- Etiquetas:
- Komikiak
Eleberri grafikoa
Marrazketa - Resumen:
- Komikteka aktibatzeko prozesuaren barruan, lehen bitartekaritza-zikloa egingo da, komiki amerikarraren, europarraren, espainiarraren eta mangaren munduko ezinbesteko figuretako batzuen inguruan. Topaketa horietan, irakurle helduen ohiko komunitateak eta publiko berriek aukera izango dute eleberri grafikoaren sortzaileen lanari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko.
- Descripción:
SAIOAK
- #01. Hugo Pratt. “La balada del mar salado” (2021/10/07) - Saio honetako solasaldiaren ardatz nagusiak izango dira Hugo Pratt, marrazkilari grafiko handienetako bat, eta Corto Maltese, komikiaren historiako pertsonaiarik gogoangarrienetako bat.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #02. Will Eisner. “Contrato con Dios” (2021/10/28) -
Eleberri grafikoaren erreferentea den Will Eisner-i eta "Contrato con Dios" bere obrari buruzko solasaldia. New York-eko aldirietako auzo bateko eguneroko istorioak agertzen dira obran.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #03. Carlos Giménez. “Paracuellos” (2021/11/18) -
Carlos Giménez egile grafikoaren eta "Paracuellos" bere obraren inguruko topaketa. Eleberri autobiografikoa da, marrazkilari honen lanik onenetakotzat hartua da, eta Espainiako gerraondoko umezurtzen hezkuntza du hizpide.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #04. Osamu Tezuka. “Adolf” (2021/12/16) -
Osamu Tezuka mangakari eta "Adolf" bere obrari buruzko solasaldia. Izen bera duten hiru pertsonaren istorioa da: Japonian bizi den haur judu bat, erdi japoniarra eta erdi alemana den ume bat eta Alemania naziko liderra. Haietako bakoitzak ikuspuntu bat jorratzen du Bigarren Mundu Gerrako gertakariei buruz.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #05. Alejandro Jodorowsky y Moebius. “El Incal” (2022/01/19) - Komikiaren Nahitaezkoen edizio honetan bi artistak osatutako binomioaren lana jorratu da; Moebius ezizena duen Jean Giraud obraren ilustratzailea eta Alejandro Jodorowsky gidoilaria dira bikoa. Zientzia fikzioko maisulana da “El Incal”, abentura epikoak biltzen dituena.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #06. Art Spiegelman: “Maus: relato de un superviviente” (2022/02/09) - Art Spiegelman oraindik jardunean jarraitzen duen egilea da, eta laurogeiko hamarkadaren hasieran komikiaren munduko erreferente bihurtu zen, bai bere obragatik, eta bai emaztearekin batera sortu zuen Raw aldizkariaren bitartez egindako editore lanagatik; ohiko kanaletan lekurik ez zuten autore alternatiboei argitaratzeko aukera eman zien. 1992an Pulitzer saria irabazi zuen “Maus” lanarekin, eta sari hori irabazi duen komiki bakarra da gaur egun.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #07. Kazuo Koike y Goseki Kojima. “Lobo solitario y su cachorro” (2022/03/02) - Komikiaren ezinbesteko figuren edizio honetan, gai nagusia izango da 1970etik 1980ra arteko urteak amaitu bitartean Kazuo Koike gidoilariak eta Goseki Kojima marrazkilariak osatu zuten tandem emankorra eta haiek egindako lehenengo lana “Lobo solitario y su cachorro”.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #08. Miguel Gallardo: “Maria y yo” (2022/03/23) - Miguel Gallardo Lleidan jaiotako komikigile espainiar aipagarria da, 1980ko hamarkadako underground mugimenduko funtsezko pertsona, El Vibora aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta hor argitaratu zituen bere lanetako batzuk. Gallardok irudien bitartez alabarekin nola komunikatzen den erakusten du, horiek Mariari nolako laguntza ematen dioten mundua ulertzeko, eta bien artean sortutako unibertso txiki horrek nolako zoriona eskaintzen dien.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #09. Alan Moore y Dave Gibbons. “Watchmen” (2022/04/06) - Alan Moore gidoilariak eta Dave Gibbons ilustratzaileak osatutako artista-bikoteari eta bion "Watchmen" obra bateratuari eskainiko zaie elkarrizketen edizio hau.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #10. Marjane Satrapi.“Persépolis” (2022/05/04) - Elkarrizketen edizio honetan, Iraneko Marjane Satrapi artista izango da protagonista, “Persépolis” bere lehen obrarekin. Obra autobiografikoa da. Sharen erregimenaren azken uneetan abiatzen da, eta neskato baten begietatik kontatzen digu zer zaila den estatu teokratiko batean bizitzea.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #11. Jiro Taniguchi. “El caminante” (2022/05/25) - Elkarrizketen saio hau estilo errealista eta tonu poetikoko mangaka bati eskainia dago: Jiro Taniguchi-ri. “Slice of life” motatako helduaren komikian nabarmendu zen, eta manga Europan zabaltzeko funtsezko egiletzat jo zen, komiki frantsesetik gertu zegoen estiloa zuen-eta.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia - #12. Paco Roca. “La casa” (2022/06/15) - Elkarrizketen edizio honetako protagonista Francisco Martínez Roca da, Paco Roca izenekoa. Izaera autobiografiko nabarmena duen lan honetan, hiru anai-arreba dira protagonistak, aita hil eta urtebetera familiaren etxera itzuliak, koskortu ziren etxea saltzeko asmoz. Itxura engainagarri xumearekin eta fintasunez beteriko narratibarekin, Paco Rocak modu hunkigarrian hitz egiten digu denboraren igarotzeaz eta agurraren saminaz.
» Mediatekan gomendatutako bibliografia
- #01. Hugo Pratt. “La balada del mar salado” (2021/10/07) - Saio honetako solasaldiaren ardatz nagusiak izango dira Hugo Pratt, marrazkilari grafiko handienetako bat, eta Corto Maltese, komikiaren historiako pertsonaiarik gogoangarrienetako bat.
- Actividades relacionadas:
- Diálogos, historietas y bocadillos. 2. Denboraldia
- Bildumetan agertzen da:
- Bitartekaritza - Komikia eta literatura
Dokumentazioa: