Thumbnail
Titulua: 
Ça Marche. Trabajos forzados. Incedis
Programa: 
Artista AZ kideak
Data: 
2024-2025
Artista(k): 
Ça marche
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Ekintza
Hizkuntza
Laburpena: 
Azkuna Zentroko artista AZkide gisa, "Trabajos forzados" proiektu eszenikoa eta "Incedis" (Suteak) egonaldi teknikoa lantzen ari dira.
Deskribapena: 
Hizkuntzaren eta gorputzen arteko harremana zalantzan jartzen duen proiektu eszenikoa da, eta Bartzelonako, Portoko, Liejako eta Bilboko gorren komunitateko pertsonek parte hartzea esperientzia artistiko eta sortzaile aberasgarri gisa planteatzen du.
Bilboren kasuan, lantaldea bost pertsonak osatzen dute, hiru alditan garatuko den prozesu batean. Lehenengo aldian, ekainaren lehen astean, antzerkiaren, mugimenduaren, arte bisualen edo musikaren dinamikak lantzen dira, besteak beste, proposamenaren ildo nagusiak ikertzeko. Era berean, elkarrizketarako eta hausnarketarako uneak ezartzen dira “Trabajos forzados” proiektuak planteatzen dituen galderen inguruan.
Bigarren aldian, urriko bigarren astean izango dena, pieza jada sorkuntza prozesuan murgilduta, piezaren amaierako gailuaren parte izango diren dinamikak eta ariketak proposatzen dira, baita bi tailerretan egindako lanaren erakusketa bat ere, jendearentzat irekia.
Hirugarren aldia, 2025eko maiatzean izango da eta “Trabajos forzados” Azkuna Zentroan aurkeztearekin batera, bi eguneko praktika partekatuko tailer bat proposatzen da, non Bilboko workshopetako parte-hartzaileek Bartzelonako azken piezako interpreteekin batera lan egiten duten.
Erlazionatutako jarduerak: 
AZzabalik. Encuentro en torno a la creación artística (2024)
Bildumetan agertzen da:
Artista AZ Kideak