Thumbnail
Titulua: 
Victoria Ascaso. So Sad Today
Programa: 
Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntza, 2021-2022
Data: 
2021-2022
Artista(k): 
Ascaso, Victoria (1986- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Artea eta teknologia
Kultura digitala
Sare sozialak interneten
Laburpena: 
So Sad Today gaur egungo kultura digitalen inguruko ikerketa-proiektu transdiziplinarra da, eta mundu fisikoan garatutako identitateen eta pertsona bakoitzaren mundu digitaletan garatutakoen artean sortzen den frikzioa du ardatz. Proiektuak “disforia digitala” jorratzen du, gure ni digitalarekiko disoziazioak sortutako ondoez sentsazioa bereizgarritzat duen kontzeptua.

"Ikerketa hau “Intimidades millennial. Prácticas artísticas contemporáneas y teléfono inteligentes” doktore-tesian egindako bidearen zati gisa sortu da. Tesi horren bidez, sakon landu dut intimitatea eta esparru publikoa eta pribatua ingurune digitaletan nola aldatzen diren. Ibilbide berri honekin, barrura begiratu nahi dut, norberaren fisikotasunera, dituen atsekabe, jariakin eta mugekin, kontrakoarekin tematu arren, jada subjektu hibrido bat baita, subjektu konplexua eta halabeharrez ziborga".
Erlazionatutako jarduerak: 
Victoria Ascaso. RE:TR1ST3S
Victoria Ascaso. Pretty Sad
Victoria Ascaso. So Sad Today [intervención artística]
Bildumetan agertzen da:
Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntza