Haircuts by Children horixe da, hain zuzen ere, dirudiena: umeek ilea mozteko formakuntza jasotzen dute, eta, gero, benetako ile-apaindegi batean ile mozketa doakoak eskaintzen dizkiote publikoari. Eromenaren, boterearen eta konfiantzaren ile mozketei buruzko ikuskizuna da, eta publikoari eta ikusleei erronka botatzen zaie: euren harrokeria alde batera uztea, kontrolari uko egitea, eta 10 urteko haur batek guraize zorrotz batzuk maneiatzeko behar den sormen gaitasuna, trebetasuna eta ardura dituela uste izatea. Oso gertagarriak ez diren bi pertsona bitxik (haur bat eta heldu bat) partekatzen dituzten une intimo eta bakanei buruzko ikuskizuna ere bada.
Haircuts by Children, haurrak norbanako sortzaile eta trebetzat hartzera gonbidatzen ditu, zeinen aukera estetikoetan konfiantza izan baitaiteke. Umeek ilea moztu ahal digutela pentsatzeak, umeei herritartasun eskubide sakonagoak emateko behar den fede, ausardia eta ulertze ekintza bera ekartzen du gogora.Askorentzat, umeek bozkatu ahal izatearen ideia ez da hain beldurgarria. Beraz, nahiz eta Haircuts by Children antzezpena izan, izatez, izatera iritsiko direnen onerako da; hemezortzi urteko eskubide politikoen gabetzearen ondorioekin borrokatu beharko duten helduen onerako.