Thumbnail
Titulua: 
Bueltaxka
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2023-09-28
Artista(k): 
OSA + MUJIKA
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Dantza
Etiketak: 
Zirrarak eta sentimenduak
Nortasuna
Laburpena: 
Bueltaxkak bideari txalo egin, eta gonbit egiten digu orainaz gozatzera. Adiskidetasunaren gorespena da.
Zenbat aldiz sentitu duzu ez daukazun zerbait nahi duzula? Zenbat aldiz ikusi duzu zeure burua bueltaka etengabe, falta zaizun “zera” horren bila? Nahigabearen giza arazo betierakoa. Pentsatzea gure bizitza beterik izango dela bakarrik zera gertatzen denean…
Gaur egun bilaketa hori etengabea eta aseezina da, ez dugu sekula sentitzen merezi duen leku batera iritsi garela, eta hor jarraitzen dugu, bueltaka. Uste dugu kontu jakin bat lortuz gero gure bizitza betiko konponduta egongo dela, baina, egia esan, ez da horrela izaten. Bizitza ez baita sekula erabat “konpontzen”. Beti baikaude bidean.
Bueltaxka lanak ikusleak behartzen ditu geldialdia egitera, bueltak emateari uztera, bilaketa uztera. Gogora ekartzen digu hor kanpoan ez dagoela beste ezer, kito, hau zela dena. Baina “honek” merezi duela.
Osa+Mujikaren azken lana 15 minutuko pieza bat da, eta bi lagunen - Jaiotz Osa eta Rafke Van Houplines - istorioa kontatzen du. Lagun horiek plazera aurkitzen dute elkarrekin egoten, ziur baitaude, elkarrekin aurrera eginez eta asegabetasuna eta etengabeko bilaketa alde batera utziz, porrota ez dela inoiz existituko.
Eszenaratze hau AZzabalik. Sorkuntza Artistikoaren Inguruko Topaketaren parte da. Azkuna Zentroak harekin irekiko ditu 2023-2024ko programazioa, eta eszenAZ, Azkuna Zentroa– Alhóndiga Bilbaoren Arte Eszenikoen Denboraldiaren edizio berria.
Deskribapena: 

Zuzendaritza: OSA+MUJIKA
Koreografia: Jaiotz Osa
Antzezleak: Jaiotz Osa, Rafke Van Houplines
Jantziak: Xabier Mujika
Musika: Gartxot
Bideoa/Argazkiak: Etanowski
Ikuskizun hau euskal antzokien sareko 2023ko dantza-zirkuituaren parte da. Bueltaxka Dantza Hirian jaialdiak eratutako Aterpean-en laguntzarekin sortu da. 2022ko irailean estreinatu zen Biarritzeko Temps d´aimer jaialdian, eta Hondarribiko Dantza Hirian.
Erlazionatutako jarduerak: 
AZzabalik. Sorkuntza artistikoari buruzko topaketa (2023)
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak