Thumbnail
Titulua: 
Karlos Martínez B. Lock&key
Data: 
2023-05-08/09
Lekua: 
Lantegia 1, 1. solairua
Artista(k): 
Arriola, Aimar (1976- )
Martínez B., Karlos (1982- )
Formatua: 
Tailerra
Etiketak: 
Eskultura
Marrazketa
Laburpena: 

Artistaren aurkezpena, Aimar Arriola Azkuna Zentroko ikertzaile AZkidearekin batera

Karlos Martínez B.k marrazkitik eta bi dimentsioetatik lantzen du eskultura; prozesu horretan, bolumena planotik gorpuzten da. Duela gutxi, beste testuinguru batean, artistak esan zuen bere egungo lanean arreta eman nahi ziola bere desioari, harrapatu nahi zuen, eta zalantza zuen hori posible ote zen. Susmoa zuen desirak lotzeak haien menpe egotea dakarrela gehienbat.
Giltzarrapo batek barne mekanismo bat (ikusten ez dena) eta kanpoko gorputz bat (ikusgarria dena) hartzen ditu barne. Irudi horretatik abiatuta, Karlos M. Bordoyk Forma-desira bat lanean duen parte hartzeak bi zati ditu: tailer-saio bat maiatzaren 8an (interesa duten pertsonentzat mugatuta, doakoa aldez aurretik izena emanda) eta elkarrizketa publiko bat, maiatzaren 9an, biak Aimar Arriolarekin batera.
Bi jarduerek elkarrekin funtzionatzen dute, segurtasun- sarraila baten engranajearen moduan, non elementu batek bestea mugiarazten duen.Proposamenak amaiera ematen dio Forma desira bat lanari, Aimar Arriolak Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa jorratu duen programazio publikoari eta ikerketari.
Deskribapena: 
Tailerrak elkarrizketa-metodologia bat izango du, eta auzi bera lantzen duten erreferentziazko eta berezko materialen inguruan antolatuko da: desirak nola elikatzen eta menpean jartzen gaituen, eta indar bikoitz hori teknikoki konpontzeko aukera. Zehazki, taldeka aztertu nahi dira ‘Black Patterns'-en instalazioko iturri-irudiak, zirriborroak eta ikuspegiak. ‘Black Patterns' erakusketa baten izenburua da, eta artistaren eskultura-multzo bat ere bai, eta muga, jarraibide, eta, orobat, irteera-zulo gisa funtzionatuko dute saioan.
Erlazionatutako jarduerak: 
Aimar Arriola. Forma-desira
Bildumetan agertzen da:
Bitartekaritza - Arte bisualak