Thumbnail
Titulua: 
P. Staff. The Foundation
Data: 
2023-04-18
Lekua: 
Bastida aretoa, -2, solairua
Artista(k): 
Arriola, Aimar (1976- )
P. Staff (1987 - )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Proiekzioa
Etiketak: 
Zinema erotikoa
Ikus-entzunezkoen artxiboak
Sexu-nortasuna
Laburpena: 

Proiekzioa eta, ondoren, solasaldia Aimar Arriolarekin

The Foundation (2015) filma Los Angeleseko (AEB) Tom of Finland Fundazioaren ingurukoa da —XX. mendeko artista erotiko eta gay ikonoaren artxiboaren egoitza— eta hartaz arduratzen diren pertsonen komunitate baten ingurukoa. Ez da Tom of Finland-i “buruzko” film bat; horren ordez, leku horretan tarte bat pasatzeko esperientzia bideratzen du, galderak egiteko gorputzari, artxiboari eta belaunaldien arteko transmisioari buruz. Filma anbibalentziarekin lan egitearen emaitza ere bada; hau da, irudikatzen zaituzten eta, aldi berean, ez zaituzten irudi, esperientzia eta oroitzapenekin inplikatzearen emaitza.
Proiekzioaren ostean P. Staff eta Aimar Arriolaren arteko solasaldia egongo da. Saioan, anbibalentzia-esperientzia bikoiztu egingo da, filma gaurko egunez birbisitatzean. Jarduera Forma-desira bat (2020-2023) programaren barruan dago, Aimar Arriola komisarioak Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa garatzen duen programazio publiko eta ikerketa pertsonalean.
Erlazionatutako jarduerak: 
Aimar Arriola. Forma-desira
Bildumetan agertzen da:
Bitartekaritza - Zinema eta ikusi-entzunezkoak