Thumbnail
Titulua: 
Artoteka
Programa: 
Lanean. Prozesuetarako laguntza
Data: 
2021-01-23 / 2021-04-11
Lekua: 
Mediateka. Galeria
Komisarioa(k): 
Díez, Laura
Guijarro, Iranzu
Urrutikoetxea, Marina
Formatua: 
Erakusketa
Etiketak: 
Contemporary art
Artea - Ikaskuntza
Laburpena: 
Artoteka plataforma bat da, eta bertako arte garaikidea eta bitartekaritza artistikoa zabaltzea du xede.

Arte garaikidea hurbildu nahi die eguneroko bizitzako hainbat kolektibo, pertsona eta espaziori. Artotekaren bidez, interesa duen edonork du aukera artelan bat maileguan hartzeko, bitartekaritza artistikoko jarduerak egiteko, eta, horrela, artisten lanarekin ikasi, esperimentatu eta gozatzeko, eta inguratzen gaituen errealitateko erronka eta arazo bereziei buruz kolektiboki pentsatzeko.

Artoteka Azkuna Zentroko Mediateka Galerian hasi zen aktibatzen Bizkaian. Lehen aldi hori test modukoa izan zen, proiektua zabaltzen eta hobetzen joateko.
Deskribapena: 
Artoteka bilduman parte hartzen duten 10 artisten artelan bana dago ikusgai erakusketan. Proiektuaren helburu nagusia da parte hartzen duten artistei eta haien obrei ezagutaraztea, eta interesa duten guztiei erabiltzaile izateko eta mailegu edo jarduera bat egiteko aukera ematea.

Mediateka BBK-ko galerian antolatua, adin eta okupazio askotako pertsonak bizi diren gunean, eta horrek publiko oso ezberdinetara iristeko aukera ematen digu.

Aurkezpena 2021eko urtarrilaren 23an egin zen, hainbat jarduerarekin:

  • erakusketaren bisita gidatuak, bertan parte hartu duten 10 artisten lanak azaltzen ziren .
  • Koordinatzaileek proiektuaren aurkezpena egingo dute, proiektua zertan datzan, nondik sortzen den eta nola funtzionatzen duen azalduz.
  • Raquel Asensi artistarekin izandako topaketa batean, bere lan-prozesua aurkeztu eta performance bat egin zuen
Artistak: Belén Cerezo, Helena Goñi, Juana García, Mawatres, Raisa Álava, Raquel Asensi, Raquel Meyers, Saioa Olmo, Tunipanea, Victoria Ascaso
Bildumetan agertzen da:
Lanean. Prozesuetarako laguntza