Thumbnail
Titulua: 
¡Hay caldo!
Data: 
2023-03-29 / 2023-06-25
Lekua: 
Mediateka. Galeria
Artista(k): 
Chotil, Clara (1992 - )
Ganuza, Andrea (1988- )
Gosselin, Charlotte (1996 - )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image - Angoûleme
La Maison De La Litterature - Quebec
Formatua: 
Erakusketa
Etiketak: 
Komikiak
Laburpena: 
¡Hay Caldo! (Salda badago!) erakusketak Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil artisten proiektuak aurkezten ditu, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Quebec-eko Maison de la Littérature-k eta Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’image-k bultzatu duten Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren esparruan.

Deskribapena: 
¡Hay Caldo! (Salda badago!) erakusketan, su motelean egindako hiru istorio daude. Prozesuaren fase desberdinetan dauden hiru “protoliburu”. Batera prestatuta, osagai batzuk behin eta berriz etortzen dira ahora, tipula eta baratxuri erregosiak etxean egindako gisatu batean bezala. Beste osagai batzuk berritzaileak edo minak izan daitezke: Arriskutsua al da gorri gehiegi julianan? Grafitozko marra horiek gehiago prestatu ahal dira? Ondo al dago lerroaren eta orbanaren arteko kontraste hori, edo hobeto lotu beharko litzateke irin pixka batekin, agian? Hau ez da komiki tradizional bat, zapore berrien egosketa baizik.
Erlazionatutako jarduerak: 
Residencia internacional del cómic (2022-23)
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak