Thumbnail
Titulua: 
Homeless
Data: 
2018-10-25 / 2019-01-20
Lekua: 
Erakusketa aretoa, -2. solairua
Artista(k): 
Cruz, Ángela de la (1965- )
Komisarioa(k): 
Grau, Carolina (1969- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Centro Galego de Arte Contemporánea
Formatua: 
Erakusketa
Etiketak: 
Arte garaikidea
Pintura
Laburpena: 
2018ko urriaren 25tik 2019ko urtarrilaren 20ra arte, 2017ko Arte Plastikoen Sari Nazionala eskuratutako Ángela de la Cruzen ‘Homeless’ erakusketa egongo da Azkuna Zentroan, Carolina Grau komisarioaren eskutik.

Azkuna Zentroan egon ondoren, Homeless erakusketa CGAC-n (Arte Garaikideko Galiziako Zentroan) erakutsiko da, 2019ko otsailaren 22tik maiatzaren 19ra arte.

Deskribapena: 
Erakusketak ibilbide bat egiten du Angela de la Cruzek 1996. eta 2018. Urteen artean egindako artelanetatik. 25 pieza hartzen ditu horretarako, batzuk jendaurrean inoiz erakutsi gabeak. Artistak mintzaira berezia garatu du, eta horrek aukera ematen dio koadroei kalitate eskulturala emateko, pinturaren eta eskulturaren arteko mugak ezabatuta.

Erakusketa da artista honek Euskal Herrian izan duen lehen atzera begirakoa. Centro Galego de Arte Contemporánea-rekin (CGAC) batera ekoitzi da.

Bildumetan agertzen da:
Erakusketak