Teresa Lanceta artistaren unibertsoan barrena egindako ibilbide honetan, ehunak, diseinu geometrikoak eta arte herrikoiak nahastu egiten dira Erdialdeko Atlaseko emakume ehuleen komunitateetatik abiatzen den ikerlanak dituen emozioarekin eta konplexutasunarekin. Erakusketan, tapizak, pinturak, marrazkiak, testu bat eta bideo batzuk jaso dira, azken hauek eskualde hartako emakumeekin egindako elkarrizketetan oinarrituak.