Aimar Arriola Forma-desira bat proiektua garatzen ari da, queer ikuspegiaren eta artearen arteko harremanaren inguruko ikerketa, Zentroaren programazioaren barruan sartuta, kultura bisualaren esparruko gorputz eta artxiboko gaien inguruan egin duen lanik berriena arteari eta plastikari buruzko gai zehatzagoekin lotuz. Dogartzi Magunagoicoechea, Manu Arregui, Camila Téllez (Eszter Katalinekin elkarlanean), Pablo Marte, Sands Murray-Wassink, Staff eta Karlos Martínez B. artistek hartu dute parte Forma-desira proiektuan.
Deskribapena:
Bertako eta nazioarteko artistekin elkar- trukea da ikerketa honen metodologia nagusia, eta bi ekintza motatan zehazten da:
Orriak. Elkarrizketak eta idatzizko ekarpenak aldizka modu digitalean argitaratuak
Orriak #1.Forma-desira. Manu Arreguirekin elkarrizketa
Orriak #2.I have crossed oceans. Camila Téllez
Orriak #3.Everything Before 1994 Was Meaningless. Sands Murray-Wassink
Orriak #4.M1 mundo no p3g4 con 3st4 c4r4. M. Benito
Orriak #5.Pixa-testua. P. Staff
Orriak #6.Lock&Key. Karlos Martínez B.
Orriak #7.Kontraesan argitsuak. Pablo Marte
Ekintzak. Ekoizpen iragankorrak eta/edo ekintza publikoak artista horien eskutik, tailerrak, proiekzioak edo elkarrizketa publikoak bezalako formatuetan
2020ko abenduak 15 - Aimar Arriola Manu Arreguirekin elkarrizketan