Thumbnail
Titulua: 
Jakintsuen kontseilua [Fanzine]
Data: 
2022
Egilea(k): 
Sra Polaroiska
Diseinua: 
Bangerter, Frédérique
Argitaratzailea: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Argitalpena
Laburpena: 

Sra Polaroiskak (Alaitz Arenzana & María Ibarretxe) Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko artista AZkide gisa garatutako "Jakintsuen kontseilua" proiektua fanzine hedatu honekin amaituko da. Topaketetan parte hartu duten bederatzi emakume helduek partekatutako istorioak, gogoetak eta esperientziak biltzen ditu fanzineak: Dolores Juliano, Amaia Lasa, Garbiñe Mendizabal, Luisa Menéndez, Adelina Moya, Arantxa Urretabizkaia, Margarita Ledo, Rosa María Calaf eta Teresa Catalán.

Bultzatzaileek azaldu dutenez, "Jakintsuen Kontseilua" sortu zen erreferenteak sortu behar zirelako genero-ikuspegitik, gaur egun 70 urte baino gehiago dituzten emakumeek egindako lana eta duten jakinduria balioesteko. "Jakintza"ren iruditeria maskulinotasunera mugatuta dago oraindik. Gaur egun ere oso ohikoa da hau entzutea: "Eremu honetan ez dago emakumerik". Hala ere, errealitatea bestelakoa da. Kontua ez da ez dagoela emakumerik, baizik eta ez ditugula ezagutzen"..
Belaunaldien arteko lotura, konplizitatea eta afektua funtsezkoak izan dira 2019. eta 2021. urteen artean garatu den gailu honetan, non jakintsu bakoitzak artista bat izan duen dantza-bikote gisa. Abigail Lazkoz, Conxita Herrero, Bea Aparicio, Juana García Pozuelo, Naiara Goikoetxea, Ruth Juank, Higi Vandis, Leire Urbeltz eta Raisa Alava artistek protagonisten ahozko kontakizunaren narratiba grafikoa egin dute.
"Jakintsuen kontseilua" fanzinean, Sra Polaroiskak hori guztia jasotzen du bidaia-koaderno gisa, esperientzia horretan emakume ezezagun eta ezagunak erreferente bihurtu baitira, beren bizitza- eta lanbide-ibilbideagatik.

Erlazionatutako jarduerak: 
Sra Polaroiska. Emakume jakintsuen kontseilua
Sra Polaroiska. Emakume jakintsuen kontseilua [Podcasta]
Mediatekan: 
Gomendatutako bibliografia
Argitalpena: 
DendAZ. This is Basque Design
Bildumetan agertzen da:
AZ Argitalpenak