Thumbnail
Titulua: 
Laida Lertxundi. 8 Topaketa
Programa: 
Artista AZ kideak
Data: 
2021-01-01 / 2022-12-31
Lekua: 
Lantegia 1, 1.solairua
Artista(k): 
Lertxundi, Laida (1981- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Film laburrak
Zinema saiakera
Laburpena: 
Laida Lertxundik, 2021eko urtarriletik artista AZkidea denak, "8 Topaketa" proiektua jarri du abian: zortzi tailer eta elkarlaneko errodaje ditu, eta emaitza 16 mm-ko obra bat izango da.
Deskribapena: 
“8 Topaketa” eskola iragankor gisa pentsatuta dago, praktika pedagogikoak eta film bat ekoizteko prozesuen desmuntaketa batzen baititu zerbait berria sortzeko. Zortzi tailer eta filmaketa kolaboratibo horiek 16 mm-ko obra bat izango dute emaitza.
Topaketa bakoitzak bi zati ditu: Lehenengoan, tailer bat egiten da artista gonbidatu batekin Azkuna Zentroan. Bigarren zatia Bizkaiko zortzi menditan egiten da.
Filmaketa bakoitzak prozesu espezifiko bat hartuko du kontuan, ekoizpen zinematografiko tradizionalaren faseen barruan (kokapena, interpretazioa, gidoia, soinu-banda, ekoizpena, kamera, argiztapena eta edizioa), eta birsignifikatu egingo ditu, mugimenduan dagoen irudi-lan bat sortzeko ideia eta parametroen multzo zehatz bat eratzeko.
Erlazionatutako jarduerak: 
AZzabalik. Sorkuntza artistikoari buruzko topaketa (2022)
Bildumetan agertzen da:
Artista AZ Kideak