Thumbnail
Titulua: 
Lo adherente y el fuego
Programa: 
Hotsetan. Musika Esperimentaleko eta Soinu-Arteko Programa
Data: 
2020-03-02 / 2020-03-22
Lekua: 
Lantegia 1, 1. solairua
Artista(k): 
Cuesta, Sandra
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Interbentzio artistikoa
Etiketak: 
Musika esperimentala
Soinu-artea
Laburpena: 
Sandra Cuesta artistak Azkuna Zentroan aurkeztuko duen Lo adherente y el fuego interbentzioan, Lantegia 1eko soinutik eta aretoak dituen erresonantzia-aukeretatik abiatuta, espazioan biziko da, soinuen eduki-ontzi gisa, dauden iturri ugariak anplifikatzeko.
Gailuko espazio-egituran esku hartzen duten formak artikulatuz, artistak erakusketa muntatzeko lanetan sortutako barrunbe baten espazioa aldatuko du, soinua ateraraziko dio.
Deskribapena: 
Artistaren arabera, pieza «kantuen zerrenda bat da, eta beste gauza baten aukera izateko bide ematen duten objektuetatik abiatuz eginda dago. Haren forma ez da osatuko, ezin izango dugu deszifratu, baina kanta bakoitzak zerbaitez ohartaraziko du. Honelako kantuak: era la noche (gaua zen), metálica información (metalezko informazioa), mensajes al cuello (mezuak lepoan), adiós (agur), nola-halako sentsazioa sorraraz dezakete, hari-mutur guztiak lotzekoa, hor zegoen soinuari eusten dioten bolumen leunen eta soinuanplifikadoreen bidez».
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak