Azkuna Zentroak Artfutura XXI. Etorkizuna berraztertzen erakusketa aurkezten du. Erakusketa azken bi hamarkadetan kultura eta arte digitalak izan duen bilakaeraren eta XXI. mendean duen proiekzioaren azterketa bat da.
Deskribapena:
Erakusketa osatzen duten 21
moduluetan zehar, errealitate birtualetik hasi eta sare sozialetarainoko
azterketa egiten da, tartean bizitza artifiziala, aisialdi
digitala edo robotak ahaztu gabe. Zenbait artista bereziren lanak
biltzen ditu, hala nola Sachiko Kodama-ren Zen Garden edo Paul
Friedlander-en eskultura zinetikoak.