Azkuna Zentroak Guerrilla Girls 1985-2013 erakusketa izango du. Erakusketak lehenbiziko aldiz bildu ditu AEBetako arte-kolektibo feminista honek 1985. urtean sortu zenetik orain arte egin dituen kartel eta proiektu gehienak. Kronologiako hurrenkeran antolatuta, kartelek hainbat dokumenturen ondoren daude ikusgai, kolektibo honen historiaren eta ekoizpen-prozesuen berri ematen duen “testuingurua” sortzeko.
Deskribapena:
Erakusketa Matadero Madrid-en egon zen ikusgai 2015eko urtarrilaren 30etik apirilaren 26ra.