Thumbnail
Titulua: 
Kontratua. Bulegoa z/b-ren proiektu bat Alhóndiga Bilbao-rekin
Programa: 
Kolektibo egoiliarrak programa
Data: 
2013-04-01 / 2015-01-11
Egilea(k): 
Bulegoa z/b
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Arte garaikidea
Kultura garaikidea
Kontratuak
Laburpena: 
"El contrato" da Bulegoa z/b-k, Azkuna Zentroarekin elkarlanean, bi urtez garatu zuen proiektuaren izena. Bi aldi hauek izan zituen: irakurketa-taldea, 2013ko apiriletik 2014ko otsailera arte, eta erakusketa, 2014ko urritik 2015eko urtarrilera arte, Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoan. Azken aldi hori irakurketa-saioetan landutako gaietan oinarritu zen, hogeita hamar bat artistaren lana bildu zuen, eta, gainera, zinema-programa, hitzaldiak, peformanceak eta irakurketa-talde berri bat hartu zituen barne. EL CONTRATO proiektuak sakon ikertu nahi du esan gabe eta oro har onartutako akordioek nola baldintzatzen dituzten kontuak egiteko, eta egoteko eta jokatzeko moduak eta praktikak. Proiektuak sakon ikertu nahi zuen kontratuek –hala esplizituenek, nola esangabeek– nola baldintzatzen dituzten kontuak egiteko, egoteko eta jokatzeko moduak eta praktikak.
Deskribapena: 
"El contrato" proiektuaren helburu nagusia da ikertzea modernitatetik gaur egunera bitartean oro har onartutako akordioek zer neurritan baldintzatu duten humanitateen esparruan –artean, historian edo teoria sozialean– inskribatutako praktika batzuen bilakaera. Alegia, ikertzea ea posible ote den finkatutako kontratu horiek berriro negoziatzea, adostasunetik sarritan eratorri ohi den axolagabekerian jausi gabe. Beste era batera esanda: ikertzea ea posible ote den hitzarmenaren beharra ikuspegi kritikotik aztertzea, aldeek derrigortutako akordio bati men egin gabe.
Erlazionatutako jarduerak: 
Kontratua [Erakusketa]
El contrato [Zinemaldia]
El contrato [Conferencias]
Argitalpena: 
El contrato [Argitalpena]
Bildumetan agertzen da:
Kolektibo Egoiliarrak