Thumbnail
Titulua: 
Miralda madeinusa. 7 eskaintza, 7 toki
Data: 
2017-09-14
Artista(k): 
Miralda, Antoni (1942- )
Hizlaria(k): 
Bueno Sarduy, Aída Esther
Komisarioa(k): 
Morandeira Arrizabalaga, Julia
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Sarean
Formatua: 
Topaketa
Etiketak: 
Arte garaikidea
Santa Comida, 1984-1989
Kultura zabalkundea
Akulturazioa
Laburpena: 
Azkuna Zentroak, Miralda Madeinusa erakusketarekin lotuta eta Sarean-ekin elkarlanean, Janari Santuaren unibertso teoriko-sentsualari buruzko hausnarketa topaketa aurkezten du, lanaren espíritu zeremonialaren ildoan Bilboko kaleetatik doan prozezio batekin jarraituz, eta San Francisco auzoan ibilbide gastronomiko batekin amaituz.

Deskribapena: 

EGITARUA

  • 18:30h - Hitzaldia. Julia Morandeira komisario ikertzaileak koordinatutako hitzaldia, Janari Santuaren unibertso teoriko-sentsuala ezagutarazteko, Aida Esther Bueno Sarduy gonbidatutako hizlariarekin. Hitzaldian, Atlantiko beltzeko erlijioetan sentsualitateak duen ardatz izaera nabarmenduko da: gorputza, afektua, ahoa, eskaintza, erritmoa, keinua, sukaldea edo janzkera bitarteko hartuta, adierazpenak nola harilkatzen duen eguneroko ehundura, ikurrez eta esanahiz janzteko moduz betez..
  • 20:00h - Prozesioa. Hitzaldiaren ondoren, Janari Santuko espiritu zeremoniala eramango dugu Bilbotik zehar zazpi Orisha sinbolikoak Bilboko Artelan Berreginen Museora berriro eramanez, San Frantzisko auzoko zazpi kolektiborekin batera prozesioan. Zazpi Orisha horiek girnaldez beteriko zazpi bobedarekin egongo dira adierazita, jaiko desberdinen koilare eta koloreak sinbolizaturik. Aurretiaz pieza honen aktibazioan parte-hartu duten kolektibo ezberdinak izango dira bobeda horien eramaileak, bakoitza kolore batekoa eta instrumentua jotzen duen musikari batekin. Horrez gain, prozesioaren buruan perkusiozko talde bat egongo da
  • 21:30h - Ibilbide gastronomikoa - Bisita egingo dugu San Frantzisko auzoko zazpi tabernatatik, auzoko aberastasuna gozatzeko aukera izanik. Toki hauek, Orisha bakoitzari zuzendutako eta hauen nortasunari lotutako osagaiez prestatutako pintxoak eskainiko dituzte. Ibilbideak Sarean-en amaituko du, 22:30ean non Antoni Miraldarekin hitz egin ahal izango dugu eguneko gaiei buruz.
Erlazionatutako jarduerak: 
Miralda madeinusa
Miralda madeinusa. Santa comida (Janari Santua)
Bildumetan agertzen da:
Taillerak eta hitzaldiak