Zinema eta ikus-entzunezkoen sorkuntza egituratu egiten dira, ikus-entzunezkoen adierazpen garaikideak zinema klasikoarekin bateratu nahi dituen programazio batean. Azkuna Zentroa Bilboko Zinematekaren egoitza da, eta haren programazioan batera uztartzen ditu autore-zikloak eta bertako eta nazioarteko ikus-entzunezko komunitate artistikoa ikusarazten duten programazioak. Era berean, ikus-entzunezkoa da sorkuntzan laguntzeko programen bidez Zentroan garatzen diren proiekturik esperimentalenen ernamuina.