Logo
Thomson, Graeme & Maglioni, Silvia
Graeme Thomsom & Silvia Maglioni zinemagile eta artistak fikzio eta dokumentalaren, zinema esperimental eta instalazioaren, zarata eta musikaren, ikusgarri eta ikusezinaren artean dauden muga porotsuak aztertzen dituzte beren lanean. Beren praktikaren barruan honelakoak sortzen dituzte: filmak (laburrak eta luzeak), instalazioak hainbat bitartekotan, soinu-piezak, film-performanceak, irratsaioak, herri-teknologiak eta liburuak.

Sarritan, zinema erabiltzen dute galdutako edo ahaztutako artxibo eta istorioak berpizteko eta ber-sorginkeriak eta irudipen kolektiboak egiteko modu berriak sortzeko. Literatura, filosofia, musika eta zientziarekin hizketan, beren lana ikerketan oinarritzen da, prozesura bideratuta dago eta diziplinaz gaindikoa da. Mundu osoko jaialdi eta museo handietan proiektatu, aurkeztu eta instalatu da beren lana. Gaur egun, Paris eta Palermo artean bizi dira.
ArtxiboAZan