Logo
Lintermann, Bernd (1967- )
Bernd Lintermann-ek (1967, Alemania) artista eta zientzialari gisa egiten du lan denbora errealeko infografiaren esparruan sistema interaktibo eta sortzaileetaranzko joera argiarekin. Bere ikerketen emaitzak testuinguru zientifiko, sortzaile eta komertzialean aplikatzen dira.

Haren lanen artean inprimaketak, instalazio interaktiboak, proiekzio-inguruneak eta irudikari sortzailea eta soinua konbinatzen dituzten taularatzeak daude. Gaur egun terminal mugikorretarako Errealitate Areagotuaren garapenean egiten du lan, ingurune publikoan eduki digitalei sarbidea emateko xedez.

Haren lanak mundu osoko museo eta jaialdietan erakutsi dira eta nazioartean ospea duten artistekin egin du lan, esaterako, Jeffrey Shaw, Bill Viola, Peter Weibel eta The Wooster Group-ekin.

ArtxiboAZan